Saretuz proiektuak bere eskolarekin aurrera jarraitzen du, eta horrela, ekainean zehar Euskahalduntze tailerra egingo dute. Imanol Miner Aristizabalek koordinatuko du, eta hileko lau ostegunetan izango da, 18:00etatik 20:30era, Lau Haizetararen egoitzan.
Saretuz-ek adierazi dutenez, egun ez da nahikoa euskaraz jakitea edo egin nahi izatea. “Nola egin, noiz egin, hortxe da koxka”, zehaztu dute. Adibide zehatzak jarri dituzte: “Nori ez zaio gertatu komertzio batera sartu eta agurtzen hasi eta euskaraz egiten hasi, zalantzan hastea? Edota gaztelaniaz hasi, besteak euskaraz dakiela konturatzea?”. Horrelakoak gertatu —ala ez— zaienak gonbidatu ditu Saretuz-ek tailerrera.
Euskaraz egiteko deserosotasuna murriztu nahi dute, eta euskaraz gusturago egiteko baliabideak jarri nahi dituzte. Prezioa jarri diote ikastaroari: lau saioetara joateko konpromisoa. Informazioa jasotzeko zein izena emateko
Saretuz-en helbidera idatzi behar da, edo 699 474 985 telefono zenbakira deitu.