Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Udaltzaingoaren eredu berriak "emaitza onak" eman dituela esan du udalak

Errenteria-Orereta
Orokorra

Udaltzaingoaren jarduera memoria aurkeztu dute, eta %55 baino gehiago igo dira prebentzio jarduerak

2015/05/29
Erik Gartzia Erik Gartzia
Udaltzaingoaren 2014ko jarduera memoria ezagutarazi du Errenteriako Udalak, eta datuen arabera, prebentzioa sustatzeak herritarren hainbat ohitura aldatu eta trafiko zehapenen datuak moldatu dituela esan dute. Horrela, iaz 8.181 prebentzio jarduera izan ziren, Auzozain auzoetako udaltzainen eredua ezarri baino %55 gehiago. “Eredu berriak sustatutako proaktibotasunak emaitza onak izan ditu”, esan dute udalak. Trafikoa zaintzeko jarduerak %100 igo ziren iaz, eta guztira 1.786 izan ziren. Beste hainbeste igo da intzidentzien kopurua, 2.581eraino iritsiz. Hala ere, proaktibotasunaren emaitzarik “positiboenak” trafiko arauen haustean dago: %90 murriztu dira trafiko segurtasunaren delituak. TAO salaketek behera egin dute. Horrela, iaz 4.316 izan ziren, eta 2009arekin konparatuz, %48 jaitsi dira. Gaizki aparkatzearen ondorioz jarritako salaketek behera egin dute, %62 gutxituz. Zirkulazio delituen kasuan ere, 827tik 476ra jaitsi dira. Garabiak ere lan gutxiago izan du: irizpideak aldatu ditu udalak, eta inguruan duen eraginaren arabera kentzen dituzte autoak. Ildo horretan, 2.766dik 1.206ra jaitsi dira. Denak ez du behera egin. Gaitasun murriztua dutenentzako aparkalekuetan baimenik gabe aparkatu dutenak 136tik 211ra pasatu dira. Gainera, iruzurra zirelakoan, hemeretzi txartel kendu dituzte. Horrekin guztiarekin, udalak uste du prebentzioa eta proaktibotasuna sustatzen duen Auzozain polizia eredu berriarekin, kalitatea hobetu eta herritarrengana hurbiltzen direla. Gainera, herritarrak kontzientziatzea eta istripu tasak eta zehapenak murriztea dute helburu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.