Antxotarrak Joste Egunean, oihala pertsonalizatzen
Antxon josi dituzte jada hilaren 21ean Anoetara bideratuko dituzten oihalak. Larunbatean josi zituzten, Gure Zumardian, Alkartasunako kideen laguntzaz eguerdiko tarte girotuta.
Orain arte saldutako oihalak josteko ez ezik, lagun gehiago saretzeko baliatu zuten aukera
Gure Esku Dago iniziatiban bildutakoek. Elastikoak eta Anoetarako sarrerak saldu zituzten, eta jaia bukatuta, arkupetan lotu zituzten haur, gazte nahiz helduek pertsonalizatutako oihal koloretsuak.
[nggallery id=62]