San Juan Bataiatzailean kontzertua arrakastatsua eman zuen Donostiako Orfeoiak larunbatean, Itsas Mendik antolatutako XXV. Musika Jardunaldien barruan
Donostiako Orfeoia, San Juan bataiatzailearen elizan, Donibanen, Itsas Mendik antolatutako musika jardunaldietan
Inork gutxik uko egin zion lehengo larunbatean Pasai Donibanen
Donostiako Orfeoiak eskainitako kontzertua entzuteari. Ez da beti izaten tamainako abesbatza baten kontzertua bertatik bertara entzuteko, eta sanjuandarrek, baita inguruko herritarrek ere, ederki baliatu zuten Itsas Mendik eskainitako aukera. Lepo izan zen Donibaneko eliza nagusia kontzertua bitartean, eta entzuleak, erabat liluratuak irten ziren elizatik.
Oraindik bada gehiago
Orfeoiaren kontzertuarekin Itsas Mendiren XXV. Musika Jardunaldiak beren zita gorenera iritsi dira, baina ez bukaerara. Atzo elkarteko txistulariek diana eta kontzertua eskaini zuten, eta asteburuan, aldiz, jardunaldien barruko azken bi kontzertuekin gozatzeko parada izango da. Ostiralean Ametsa Abesbatzak kantatuko du San Juan Bataiatzailean, 20:15ean, eta igandean, berriz, herriko Konstantzia Musika Bandak joko du plazan, 13:00etatik aurrera.