Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Elikadura jasangarriagoa izango dutela hitzeman dute ikasleek

Hainbat ikastetxetako ikasleak udaleko ordezkariekin bildu dira, Eskolako Agenda 21en barruan

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/06/02
eskolako agenda 21

Udaleko ordezkariekin atera dute argazkia ikasle eta irakasleek

Munduko jatetxe onenen zerrenda jakinarazi zuten atzo, Londresen. Bertan, Mugaritzek seigarren postua lortu zuen. Elitean dago Errenteria-Oreretako jatetxea. Gaur goizean, ordea, oinarrizko elikadurari buruz aritu dira udaletxean: Eskolako Agenda 21en barruan, hainbat ikastetxetako ikasleek foroa egin dute udaleko ordezkariekin. Urtean zehar landutakoa adierazi dute bertan, eta elikadura jasangarriari buruzko proposamenak eta konpromisoak helarazi dizkiete udaleko ordezkariei. Julen Mendoza alkateak protokolozko aurkezpena egin ondoren, banan-banan hasi dira ikastetxeetako ordezkariak euren lana azaltzen. Don Boscoko ikasle batek adierazi duenez, 4.000 ikaslek hartu dute parte egitasmoan. Aurtengoa zazpigarren ekitaldia izan da. Gainontzeko ikastetxeetako ikasleek euren jarduerak zerrendatu dituzte:
  • Telleri Alde: Porru Kirolari maskota sortu dute, eta presentzia nabarmena izan du. Komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak egin dituzte, eta konposta iniziatiban ere hartu dute parte.
  • Gamon: Kale ikerketak egin dituzte. Taberna eta jatetxeetako menuak aztertu, kontsumo ohiturak zein diren galdetu, eta kirol eremuetan ere izan dira. Horrez gain, udalarekin foroa antolatu zuten urrian, Ingurumen Batzordearekin bilerak egin dituzte eta Eskolarteko Foroan gainontzeko ikastetxeekin parte hartu zuten.
  • Koldo Mitxelena: Ondorioak atera dituzte. Horrela, saltoki txikietan erosten dutenek egunero egiten dute, eta elikagai freskoak, garaian garaikoak eta bertakoak eskuratzen dituzte. Saltoki handietan erosketak egiten dituztenek antzeko ezaugarriak dituzten produktuak hartzen dituzte, baina kanpoko elikagai gehiago eta aurrez prestatutakoak erosten dituzte. Gainera, herritarren erdiak baino gehiagok irakurtzen dute elikagaien informazioa, eta gehienek orgatxoa eta berriro erabiltzeko poltsa eramaten dute saltokira.
  • San Jose-Gurutzearen Alabak: Ikastetxe horretakoek ere kalea zapaldu dute, eta kaleko janari makinen diagnosia egin dute. Jatetxeetan ere izan dira, eta menuak orekatuak izan daitezkeen arren, osagai eta plateretan ez dago aukera handirik. Menu barazkijalea duten jatetxeak zein fast foodeko gutxi aurkitu dituzte.
  • Langaitz Ikastola: Beraun, Galtzaraborda eta Erdigunean ibili dira, eta denda txikiak dira nagusi. Guztietan bertako eta garaian garaiko produktuak daude. Xabier Olaskoaga plazako azokan produktu ekologiko daude.
  • Bizaran ikastetxea: Galtzarabordako kiroldegiko erabiltzaileekin izan dira, eta euren elikadura ohiturei buruz galdetu diete.
Egindako lanaren, hartuko dituzten konpromisoak ezagutarazi dituzte. Horrela, hamaiketakoa egingo dute egunero, osasuntsuagoa, eta litxarkeriak alde batera utziko dituzte. Sortutako hondakinak gaika jasoko dituzte, eta elikadura jasangarria ikasle, irakasle zein gurasoen artean hedatzen saiatuko dira. Errenteria-Oreretan ekoiztutako elikagaiak erosten saiatuko dira. Datorren urtean elikadura eta hondakinak batera landuko dituztela aurreratu dute. Mendozak, berriz, esan die urrian elkar ikusiko dutela: “Ea ordurako litxarkeria gutxiago jaten dituzuela egia den”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.