Festa komisioko gurasoei eskerrak emango dizkiete Ikastola Egunean

Larunbatean eta igandean Haurtzaro Ikastola Eguna izango da; larunbaterako egun guztiko egitaraua prestatu dute eta iganderako dantza emanaldia.

Haurtzaro Ikastola Eguna

Ikastola eguneko apar festa

Larunbatean eta igandean (hilak 6 eta 7) Haurtzaro Ikastola Eguna ospatuko dute. Larunbaterako egun guztiko egitaraua prestatu dute: ikasleen emanaldia, musika, eskolaz kanpoko jardueren emanaldia, bazkaria… Eta igandean Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearen emanaldia izango da. Ekitaldi ofizialean, festa komisioko gurasoei eskerrak emango dizkiete aurten. Egitaraua: Hilak 6, larunbata 08:30: Altxaferoak Ikastola Egunari hasiera emateko. 08:30: Ginkana ikasleentzat: LH 3. mailatik gora. 11:15: Eskolaz kanpoko jardueren emanaldia: bertsolarien agurra, trikitilariak eta pandero joleak, malabareak eta dantza garaikidea. 12:00: Ekitaldi ofiziala. Festa komisioko gurasoei eskertza. Lehendakariaren agurra, Eskuttun taldeari ikastolaren eskertzeta, ginkanako irabazleen banaketa, DBH 4. mailako ikasleei agurra, DBH 4. mailako ikasleen agurra ikastolari.Gero: Eskolaz kanpoko jarduerekin jarraituko dute: soinketa erritmikoa eta hip hop. 13:30: Haurren bazkaria ikastolako pilotalekuan. 14:00: Helduen bazkaria ikastolako pilotalekuan. -DBH 3. mailako saskien zozketak eta bingoa. –Ondoren, karaokea. 14:30etik aurrera: makillaje tailerra, jolasak eta tailerrak haurrentzat, gaztelu puzgarriak eta ohe elastikoak. 16:00: Potxin eta Patxin. 18:30: Buruhandiak. 19:00: Apar festa. 19:30etik aurrera bokatak. Egun osoan zehar taberna zerbitzua eta euskal giro atsegina. Hilak 7, igandea 18:00: Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearen emanaldia, Elorsoro kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.