Lau eta hamar urte bitarteko 400 haur baino gehiago izango dira Galtzarabordako kiroldegian
400 haur baino gehiago bilduko dira
Haurren judo jaialdia antolatu du Sayoa Judo Elkarteak, datorren larunbaterako. Galtzarabordako kiroldegian izango da, 10:00etatik aurrera, eta bertan 400 haur baino gehiago izango dira. Eskualdeko ikastetxeetako haurrak izango dira.
Kirol arloa eta ludikoa uztartuko dituzte, zortzi lehiaketa eremutan banatuta. Hasieran berotzeko jokoak egingo dituzte, eta gero
randori izeneko ariketak. Borroka simulazioak izango dira, eta ez dira lehian aritzekoak. Horregatik, bukaeran ez da ez irabazlerik ezta galtzailerik egongo. Proba bakoitzaren ondoren, parte hartzaileak podiumera igoko dira, eta domina zein diploma bana jasoko dituzte.
Sayoak Errenteriako Udalaren eta Kirol Patronatuaren babesa jaso du judo jaialdia antolatzeko.