Istripu baten lekuko bila dabiltza Oiartzunen

Istripu bat izan zen astelehen goizean Oiartzunen, bidegorriak eta errepideak Iturriotzen bat egiten duten horretan. Furgoneta zuri batek txakur bat harrapatu zuen. Oarsoaldeko Hitza.

Astelehenean, 09:45ak aldera, furgoneta zuri batek txakur bat harrapatu eta hil egin zuen Oiartzunen, Iturriotzen bidegorriak eta errepideak egiten duten bidegurutzean. Txakurra zebra bidean geldirik zegoen, eta furgonetak harrapatu egin zuen. Argitxu izena zuen txakurrak. Txakurraren jabeak gertakariaren lekuko bila dabiltza, hori argitzeko asmoz. Horretarako laguntza eskatu dute, eta daturen bat dutenei haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Jabeen arabera, furgoneta hori “behar baino azkarrago” zihoan bidegurutze horretatik, “eta gainera, gidariak ikuspen osoa zuen”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.