Ozeanoen Munduko Egunaren karietara bi jarduera berezi antolatu ditu Itsas Gelak: Alabortzaren urpeko garbiketa eta 'Mater' itsasontzian ateraldia.
Bisita Mater itsasontzi museoan
Datorren astelehenean ospatzen da nazioartean Ozeanoen Munduko Eguna, eta ospakizunaren karietara, bi jarduera berezi programatu ditu
Itsas Gelak astebururako. Aurreko urteetan egin duten legez, aurten ere Donibaneko Alabortzako hondartzaren urpeko hondakinak jasoko dituzte, Gipuzkoako Urpekaritza Federazioko kideen laguntzaz.
Goizeko 09:00etarako jarri dute zita, urpekarien egoitzan, Navalaldean. Handik abiatuko dira Puntetako hondartza garbitzera. Bukaeran hamaiketakoa eskainiko diete boluntario guztiei. Urpekari den edonork har dezake parte jardueran, baina aldez aurretik izena eman behar da, 619 814225 telefono zenbakira deituta. Horrez gain, partaide bakoitzari
Mater itsasontzi museoa bisitatzeko bi sarrera oparituko dizkiote, laguntza eskertzeko.
Igandean ‘Mater’ itsasontzian irteera
Igandean, berriz, Pasaiako flora eta fauna ezagutzera emateko ordubeteko ateraldia antolatu du Itsas Gelak
Mater itsasontzian. Irteera 13:00etan izango da, eta prezioa 40 eurokoa da. Jarduera aurrera ateratzeko gutxieneko taldea osatzea beharrezkoa da.