Bihar Irungo Ametsa Gazte Abesbatzak kantatuko du San Joan Bataiatzailearen elizan
Itsas Mendik antolatutako XXV. musika jardunaldiak igandean bukatuko dira, Donibaneko Konstantzia Musika Bandak, 13:00etan herriko plazan eskainiko duen kontzertuarekin.
1818. urtean sortua, banden artean zaharrenetarikoa da sanjuandarra. Igandean, Ramontxo Vegaren zuzendaritzapean, bost pieza interpretatuko dituzte:
El tío canillitas (R. Dorado);
John Williams In Concert (J. Nowak);
Fantasia Vasca.(J. Rodoreda);
Sinatra In Concert (P. Lavender);
Bolero Medley (Herrikoia).
Aurretik, baina, Irungo Ametsa Gazte Abesbatzaren txanda izango da. Bihar kantatuko dute elizan, 20:15ean . Jon Aizpuruk zuzenduko du koroa, eta hamaika kanta abestuko dituzte, tartean, Mikel Laboaren
Martxa baten lehen notak, edota Mikaren
Happy ending.