Ikasleen emanaldiak, kalejira, bazkaria eta erromeria egingo dituzte, Linon eta Esmalterian
50 urte bete zituen iaz Orereta Ikastolak
Ikasturtea bukatzen ari dela eta, herriko ikastetxeak euren jaialdi propioak ospatzen ari dira. Orereta Ikastolak etzi egingo du, eta ekitaldirik ez da faltako. Horrela, 12:00etan Agirre Lehendakariaren plazan (Linon), ikasleek eurek prestatutako mozorroen, dantzen, bertsoen, kirolen, koreografien eta beste hainbat jardueren erakustaldia egingo dute.
Ikuskizunaren ondoren, kalejiran joango dira ikastolaren beste egoitza bateraino: Koldo Mitxelena plazara. Bertan, 500dik gora lagunentzako bazkaria prestatuko dute. Toki horretan bertan erromeria egingo dute arratsaldean.