'Papelera'-ren 125 urteurrenari buruzko erakusketa egingo dute
Bertan lan egin dutenen argazkiak bildu nahi ditu udalak, erakusketa osatzeko
Errenteria-Oreretako hirigunean geratzen den azken fabrikak, Papelera -k, 125 urte bete ditu aurten. Horren harira, Errenteriako Udalak erakusketa egingo du uztailean, eta argazkiak bildu nahian dabil. Horregatik, langile izandakoei —eta direnei— deia egin diete, urteurren edo ospakizunen batean ateratako argazkiak eskatu dizkiete. Datorren astean utzi daitezke udal artxibategian, eta digitalizatu ondoren, jabeari itzuliko zaizkio.