Aurtengo jardunaldiak hilaren 18an hasi eta 21ean bukatuko dira, Mikelazulo elkartearen eskutik

Hainbat eszenatoki izango dira Eztenan
Mikelazulo elkarteak antolatuta, Eztena teatro egunak egingo dituzte hilaren 18tik 21era. Egitarau oparoa antolatu dute, eta
hemen ikus daiteke. Zazpigarren aldiz antolatu dituzte jardunaldiak, arte eszenikoetan dabiltzanen topagune izateko asmoz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, dramaturgia forma berritzaileak edota talde funtzionamendu kolektibo arriskatuen erakusleiho izan nahi du Eztenak. Gainera, antzerkiarekiko zaletasuna bultzatu nahi dute, “publikoaren konplizitate aktiboarekin”. Horren harira, eztenakide txartela sortu zuten, datorren asteko teatro egunak zein urte osoan antolatzen direnak sostengatzeko.
Mikelazulok jakinarazi duenez,
Zuek,
Abarka shortak eta
Mi gran obra obretarako sarrerak aurretik erreserbatu behar dira.
E-posta bidez mezu bat bidali beharko dute interesa dutenek, eta bertan izena, abizenak, obraren izena eta ordua zein telefonoa idatzi behar dira.