Goizean musikari gazteek emanaldiak egingo dituzte, eta arratsaldean ariko dira nagusiak

Koldo Mitxelenako jolastokian ariko da EMKEko banda, baita gainontzekoak ere
Errenteria Musikal Kultura Elkarteak banden alardea antolatu du larunbaterako. Ekitaldi biribila izango da, gainera. Izan ere, hogeigarren aldiz egingo baitute herriko banda ardatz duen jaialdia. Urteurrena probestuta, berrikuntzak sartuko dituzte. Horrela, musikari gazteak ibiliko dira kalez kale, 12:00etatik aurrera. Ordu erdi beranduago Koldo Mitxelenako jolastokian kontzertua emango dute Errenteria Musikaleko zein Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek.
Arratsaldean, berriz, nagusien txanda izango da. Aurten hiru banda ariko dira, ohitura berreskuratuz: Trintxerpeko Illunbe, Altsasuko Haize Berriak eta etxeko banda ariko dira. 19:00etan irtengo dira kalejiran, eta ordubete beranduago, gazteek egin bezala, kontzertua emango dute Koldo Mitxelenan. Bakoitzak joko duen egitaraua ikusteko, egin klik
estekan.