Aire Zabaleko Pistako Beteranoen Euskadiko Txapelketan hamazazpi domina lortu dituzte
EATko beteranoak, Durangon
Beteranoen Aire Zabaleko Pistako Euskadiko Txapelketa jokatu zuten igandean Durangon (Bizkaia), eta EATko ordezkaritzak zaku bete domina lortu zuen bertan. Guztira, hamahiru urrezkoak izan dira, eta lau zilarrezkoak.
Lau kirolarik osatu zuten Errenteria Atletismo Taldeko emakumeen ordezkaritzak sei domina lortu ditu. W-50 mailako Ana Lopezek urre bana lortu zuen 200 eta 800 metroko lasterketetan. Esther Estefaniak ere metal preziatuena lortu zuen, 5.000 metroetan bere kasuan. Susana Ruizek, berriz, domina bera lortu zuen 1.500ekoan, eta Elena Cortes onena izan zen pisu eta disko jaurtiketetan.
Bost domina EATko biren artean
Gizonen ordezkaritza, berriz, zazpi atletak osatu zuten, eta 11 domina lortu zituzten —zazpi urre eta lau zilar— Honakoa izan zen EATko lasterkarien palmaresa: Jose Mari Lopezek (M-75), luzerako saltoan urrea; Antxon Basurko (M-65), 100 metroko lasterketan; Rafa Ferrer (M-60), urrea 300 hesietan eta eta zilarra 800 metrotan; Miguel Harina (M-50), 400 metroko urrea; eta Antonio Castro (M-60), urrea 5.000 metrotan. Jaurtitzaileei dagokienez, Fernando Dublangek (M-65) mailu jaurtiketan podiumaren goialdea zapaldu zuen, eta bigarren postuarekin konformatu zen pisuan eta diskoan. Jesus Zabatxek (M-50) urrea lortu zuen pisuan zein diskoan.