Herriko Plazan pantaila erraldoia jarriko dute batzarra jarraitzeko; Herri Bizian streaming-a jarriko dute
Udalbatza berria osatuko duten zinegotziak
2015-2019 agintaldirako hautatutako zinegotziek bihar goizean hartuko dute euren kargua. Inbestidura udalbatzarra 11:00etan hasiko da, eta udaletxeko areto nagusian tokirik ez duenak, izango du plenoa jarraitzeko aukera. Horrela, pantaila handia jarriko dute udaletxeko arkupeetan, eta
Herri Biziaren webgunean ere streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Julen Mendozak izango du, beste lau urtez, aginte makila. Izan ere,
atzo arratsaldean EH Bilduk eta Irabaziz-ek agintaldirako gobernagarritasun akordioa sinatu zuten, eta koalizio soberanistak dituen zazpi zinegotziak eta hautesle elkargoarenak dituen lauak batuko dira, “eraldaketa sozial eta politikoaren aldeko” udal gobernu taldea eratzeko.
Udalbatzaren heren batek soilik jarraituko du zinegotzi izaten. Mendozaz gain, EH Bilduko Garazi Lopez de Etxezarreta eta Jon Txasko, PSE-EEko Jose Angel Rodriguez, Isaac Palencia eta Joseba Echarte eta Maite Peña zerrendaburu jeltzalea.