
Beriain mendira igoko dira hala nahi dutenek
Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen bigarren etapa antolatu du ekainaren 20rako. Ibilaldia Aralarko San Migelen Unanura izango da eta bidean Uharte Arakiletik eta Beriaindik pasatuko da. Beriain gailurra igo nahi ez duenarentzat, Unanura zuzenean joateko aukera dagoela jakinarazi du Urdaburuk. Zeharkaldia sei ordukoa izango da adierazi dute.
Autobusa 07:30ean aterako da Gamon Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek mendizale elkartearen egoitzara joan daitezke gaur eta etzi, 19:30etatik 21:15etara. Telefonoz ere dei daiteke (943 5278 79 da zenbakia) egun eta ordu berean.