Mojek kudeatutako barnetegi batean bizi diren ikasleen bizitza Iratxe iristen denean erabat aldatuko dela kontatuko dute gaur udaletxeko areto nagusian.
Oiartzungo Antzerki Eskolako ikasleak Lur Korta irakaslearekin, Donostiko Antzoki Zaharrean
Oiartzungo Antzerki Eskolako ikasleen bigarren emanaldia izango da gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Kanpolarrosa lana antzeztuko dute Leire Agudo, Udane Altuna, Luka de la Peña, June Galardi, Leire Galdos, Naiara Garaiar, Luix Mitxelena, Lierni Rodriguez, Izar Susperregi eta Laida Valderrama aktoreek.
Mojek kudeatutako barnetegi batean bizi diren ikasleen bizitza Iratxe iristen denean erabat aldatuko dela antzeztuko dute emanaldi honetan.
Kanpolarrosa gainera, Donostiako Antzerki Zaharrean antzeztu zuten ekaina hasieran, Gazteen Antzerki Topaketako 27. edizioan.