Bi urteren ondoren, Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak Bretainiara bidaia antolatu du. Aurten, gainera, aldaketak egongo dira
Oiartzuarrak Karaezen orain hiru urte.
Bi urteren ondoren,
Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak Bretainiara bidaia antolatu du. Aurten, gainera, aldaketak egongo dira: lehenengoa datari dagokiona; izan ere, aurten uztailean joango dira, uztailaren 11tik 15era hain justu. Data horietan Karaezeko festak ospatuko dituzte. Bigarren aldaketa irteerei dagokiona da, beste urteetan bezala ez baitute irtenaldirik egingo Bretainiatik.
Hauxe izango da egun horietako egitaraua:
Uztailak 11
08:00etan: Irteera Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, bakoitzak bere eguneko bazkaria eraman beharko du. Aterpean ostatua hartu ondoren, Ti ar Vro elkartean afalduko dute.
Uztailak 12
11:00etan: Yam Manach gaztagileari bisita eta bazkaria, Monts D’Arre ingurura ibilaldia. Gauean afaria Ti ar Vro elkartean.
Uztailak 13
12:00etan: Agerraldia Karaezko udaletxean. Ondoren bazkaria eta arratsaldean Kerampuilhko jai gunera, afaria bakoitzak bere kontura. Eguna bukatzeko su artifizialak.
Uztailak 14
Bagadañs ikuskizuna ikusi (dantza, musika…), herri bazkaria eta gauean afaria bakoitzak bere kontura.
Uztailak 15
08:00etan: Bueltako bidea hartuko dute, eguneko bakoitzaren kontura.