Pilota egokituko paleta finalak goizean jokatuko dituzte; EPLEk denboraldi bukaerako jaitxoa egin du
Asteazkenean itxi zuen denboraldia EPLEko pilota eskolak
Agustina Otaola pilotalekuan egitarau zabala eskainiko dute bihar. Izan ere, pilota egokituko paleta finalak eta Jose Antonio Zuloaga Memorialaren finalak jokatuko dituzte Fanderian.
Goizean pilota egokituko finalak jokatuko dituzte. 11:00etan jarri dute zita, eta lehenik eta behin erakustaldizko norgehiagoka partida jokatuko dute. Ondoren, gurpildun aulkian jokatutako paleta modalitateko partidaren txanda izango da. Hilario eta Iñakik osatutako bikoteak Beatriz eta Manuren kontra jokatuko dute.
Ez da bihar jokatuko duten kirol egokituko partida bakarra izango.
Arratsaldean, berriz, Jose Antonio Zuloaga Memorialaren XXI. ekitaldiko finalak jokatuko dituzte. 17:00etan hasiko dira partidak. Honakoak dira:
- Benjaminak: Zubizarreta-Arrillaga Irribarria-Maiza.
- Alebinak: Perurena-Ugartemendia Egiguren-Elosegi.
- Haur Maila: Goikoetxea-Arruabarrena Alberdi-Unanue.
- Kadeteak: Salaberria-Gaskue Alberdi-Etxeberria.
Bestalde, pasa den asteazkenean EPLEko Pilota Eskolak denboraldi bukaerako festa egin zuen bere ikasle gazteekin. Agustina Otaola frontoian izan zen, eta zuriz jokatu zituzten hainbat partida, eta pilotarekin zerikusia duten hainbat joko ere egin zituzten. Bukatzean, pilotariek, euren gurasoek zein EPLEko zuzendaritzako kideek askaria egin zuten.