Erabakitzeko aroari ongi etorria egin diote milaka herritarrek Oarso Bidasoan

Jendetza bildu zen Gure Esku Dago-k atzo Donostian erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako jardueratan

mosaikoa

Harmailetan irudikatu zen bi mosaikoetatik bat

Anoeta betetzea zen erronka eta Oarso Bidasoan irmoa izan da herritarren erantzuna. Bi eskualdetako milaka lagun bildu zen Anoetaren inguruan. Eguerdian egin zuten lehen zita, Maria Cristina zubiaren inguruan, herriz herri ehundutako oihal koloretsuekin zubiak inguratzeko, festa giroan. Ondoren, Anoeta inguruan bildu ziren batzuk, Parte Zaharrean besteak, eta Illunbe inguruan familia asko, azkenik Anoeta estadioan denak bat egiteko. Ozen entzun zen erabakitzeko eskubidearen aldarria atzo Anoetan. [nggallery id=88]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.