Lizeoko bi ikasle nazioarteko robotika lehiaketa batean saritu dituzte

Galder Zaldua eta Lizar Erauskin ikasleek WRO Nazioarteko Robotika Lehiaketa irabazi dute, 7-12 urte bitartekoen multzoan

Robotika Lehiaketa

Galder Zaldua eta Lizar Erauskin Donostiako lehiaketan

Ekainaren 13an jokatu zen txapelketa Donostian, Eureka Zientzia Museoan, Gipuzkoako 10 ikastetxetako 25 talderen parte hartzearekin. Guztira, 75 ikaslek parte hartu zuten, adinaren araberako bi taldetan banatuta: 7 eta 12 urte artekoak batetik eta 13 eta 15 urte arteko gazteak bestetik. Parte-hartzaileek  bi minutuan 100 puntu eskuratu behar zituzten, txapelketa egunean bertan eraiki beharreko robot baten bitartez. Eraikitako robota hainbat inguru ikertzeko baliagarri izan behar zen, eta, halaber, bederatzi pareta edo bloke eraisteko gai. Bartzelonarako txartela eskuan Lehen Hezkuntzako 3. Mailako  ikasleak dira Galder Zaldua eta Lizar Erauskin, eta, jakina, poz-pozik zeuden txapelketaren amaieran, Donostiako saioa irabazteaz gain, urriaren 11n Bartzelonan jokatuko den nazioarteko finalera joateko txartela eskuratu baitute. Bartzelonako finala irabaziko balute, Quatarren izango den mundu mailako finalean aritzeko aukera izango lukete bi ikasle pasaitarrek. WRO (World Robot Olympiad) txapelketak, gazteei zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztu nahi die, “eginez ikasi”, printzipioa bere egina. Doplay elkarteak antolatu du Donostiako txapelketa, eta elkarte berak gidatzen du Pasaia Lezo Lizeoan eskaintzen duten robotika ikastaroa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.