Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Suak iluna garaituko du, zerua kez betetzen den arte

San Joan bezpera da gaur, eta horren harira hainbat su antolatu dituzte

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/06/23
Gaztañoko Sorginen Gaua

Gaztañon Sorginen Gaua egingo dute beste behin

Gaurko urteko egunik luzeena bezala kontsideratzen da. Aurten, baina, igandeari egokitu zitzaion ohore hori. Hala ere, gaur San Joan Bezpera izanik, suak pizteko usadioari eutsiko diote, gauari orduak kendu eta egun argia luzatze aldera. Keak zerua estaltzen duen arte. Errenteria-Oreretan hainbat auzotan jarri dituzte zitak. Fanderian, esaterako, auzoko jaiei agur esango diete gaur. 18:30ean Gorritiren animaliekin gozatzeko aukera izango dute haurrek. 20:00etatik aurrera, Dj Gudek musika jarriko du, eta 22:00etan hasiko da giroa —ziur— berotzen, orduan piztuko baitute sua. Ordubete beranduago zezensuzkoa ibiliko da, eta gauerdian agur esango diete festei, agur txupinazoarekin. Su pizte solemneagoa ikusi nahi duena Herriko Plazara hurbil daiteke. Izan ere, Ereintza dantza taldeak soka dantza egingo du 22:00etatik aurrera. Ez dira bakarrik egongo: udaleko hainbat ordezkarik azken egunetan entseatutakoa plazara eramango dute. Arramendi kaskoaren magalean ere sua piztuko dute urte honetan zehar pilatutako egurrarekin. Sagardoa, saiheskia eta sardinak eskuratzeko aukera egongo da arratsean zehar, eta 22:45etik aurrera, ikuskizuna eskainiko dute, sua modu seguruan —ez duela bost urte bezala— piztu baino lehen. Sorginak ez ezik, suzko zezena ere agertuko da Gaztañotik. Jaien itxiera gaur gauean izango bada ere, batek baino gehiagok auskalo noiz arte jokatuko duen jaien luzapena. Txingarrek irauten dutena baino gehiago, ziur.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.