Lartzabalgo jaien txanda izango da datorren asteburuan
Bihar 19:00etan botako dute txupinazoa, eta igande iluntzera arte jai giroa izango da nagusi
- 19:00etan: Txupinazoa, eta ondoren buruhandiak, kirolgunean.
- 19:30ean: Patata tortilla lehiaketa, auzo elkartearen aurrean.
- 20:30ean: Tortila pintxo pote solidarioa, auzo elkartearen aurrean. Bildutako dirua Juneren Hegoak elkarteari bideratuko diote.
- 22:00etan: Aitor Navarroren umorezko bakarrizketa, auzo elkartearen lokalean.
- 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era: Jolas parkea eta puzgarriak kirolgunean.
- 17:00etan: Apar festa, babes ofizialeko etxeen aurrean.
- 18:30ean: Haurrentzako merienda, auzo elkartearen parean.
- 23:00etan: Disko festa kirolgunean.
- 21:00etan: Herri afaria kirolgunean (Paella jatea).
- 09:00etan: Auzoko hildakoen aldeko meza, Arraguako parrokian.
- 12:00etan: Toka eta bote lehiaketa kirolgunean.
- 12:00etan: Haurrentzako jolasak auzo elkartearen aurrean.
- 17:00etan: Etxarte magoa, kirolgunean.
- 18:00etan: Txokolatea banatuko dute festei bukaera emateko, auzo elkartearen aurrean.
