Miguel Jaurrieta futbol torneoaren bosgarren ekitaldia jokatuko dute asteuburuan
Hogei taldek hartuko dute parte Beti Ona taldeak antolatutako txapelketan
Beti Onak antolatzen duen Miguel Jaurrieta alebin mailako futbol txapelketaren bosgarren ekitaldia jokatuko dute asteburuan Beraungo zelaian. Hogei taldek hartuko dute parte bertan. Jatorri anitza izango dute Errenteria-Oreretara hurbilduko diren klubek: Gipuzkoatik, Bizkaitik, Arabatik, Errioxatik eta Akitaniatik hurbilduko dira.
Lau multzotan banatuko dituzte taldeak, eta larunbatean jokatuko dituzte ligaxkako partidak, 09:30etik 19:00etara. Igandean, berriz, 09:00etatik 14:30era final zortzirenak jokatuko dituzte, eta 16:00etatik 16:30era final laurdenak. Ordu erdi beranduago izango da finalerdia, eta 1730ean neurtuko dira bi talde onenak.