Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aitzol Gogorzaren etxeraino eramango dute hura bertaratzeko aldarria

Sarek antolatuta, giza kate batek Iztietako anbulatorioa eta Gaztaño auzoa lotuko ditu bihar eguerdian

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/06/26
aitzol gogorza sare

Aitzol Gogorzaren askatasuna aldarrikatu zuen apirilaren 19an

Iztietako anbulatorioa eta Gaztaño lotuko ditu, bihar eguerdian, giza kate batek. Sare giza eskubideen aldeko taldeak antolatu du ekitaldia. Aitzol Gogorza gaixo dagoen presoa aske uztea eskatuko dute bihar. Sareko kide Arrate Manzisidorrek adierazi duenez, Gogorzaren egoera larria salatu nahi dute, eta horrekin batera, bera espetxetik ateratzea aldarrikatu. “Iztietako anbulatorioa eta bere gurasoak bizi diren etxea lotu nahi ditugu, modu sinbolikoan”, gaineratu du Manzisidorrek. “Denen parte hartzearekin eta indarrarekin lortu nahi dugu Aitzol etxean egotea”, esan du Sareko partaide ere den Ioritz Sanzek. Biharkoa presoaren kaleratzearen aldeko iniziatibaren barruan kokatzen da. Duela hilabete dezente jarri zuten martxan Denborak ez du etenik. Aitzol askatu dinamika, eta Gogorza aske uztearen aldeko hainbat jarduera egin dituzte, hala nola, agerraldi jendetsu bat, herriko hainbat artistek sortutako lanen bilduma bat, eta udalean mozio bat aurkeztea. Bertan, besteak beste, udalak kasuaren jarraipena egitea onartu zuten. Pasa den hilean, Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Aintzane Intxausti psikiatrak larri gaixo dagoen presoaren egoera salatu zuten Eusko Legebiltzarrean. Sareren aldetik, iazko azken egunean ehunka argidun puxika bota zituzten zerura aldarri berarekin, eta apirilaren 19an S erraldoi bat osatu zuten Koldo Mitxelena plazan. Biharko Sarek hirugarren ekitaldia antolatu du, eta espero dute azkena izatea. Herritarrekin 12:30ean jarri dute zita, Foru Plazan.

Ibilbidea, bost zatitan

Abiapuntutik aterata, bi zutabetan banatuko dira. Batzuk, Gaztaño auzorant joango dira, eta beste batzuk Iztietarantz. Ibilbidea osatzen duten 700 metroak bost zatitan banatuko dituzte. Anbulatoriotik Koldo Mitxelena ikastetxera izango da lehenengo zatia, hurrena hortik Foru Plazara arte. Plaza inguratuko dute herritarrek, eta handik topo geltokira arte joango da laugarren zatia. Azkenekoa, trenbideetatik Gaztañoko plazarainokoa izango da, Sanzek zehaztu duenez. “Tarte bakoitza kolore batekin identifikatuko dugu, eta hurbiltzen direnei txartel bat emango diegu kolorearekin”, azaldu du Manzisidorrek. Banaketa hori orekatua izango dela iragarri dute, eta behin bakoitzaren tokia egokituta, musikariek lagunduta abiatuko dira euren postuetara. Suziri batekin iragarriko dute ekitaldiaren beraren hasiera, eta Gogorzaren askatasuna aldarrikatzen duen bandera pasatuko dute eskuz esku. “Gaztañora iristean, Aitzolen etxean jarriko dugu bandera, eta beste suziri bat botako dugu bandera iritsi dela jakinarazteko”, argitu du Sanzek. Ordura arte bere tokietan geratzeko eskatu diete herritarrei, eta musikariekin bueltatuko dira abiapuntura. Han ekitaldi txiki bat egingo dute. Gainera, Gogorzaren askatasuna eskatzen duten banderak jarriko dituzte salgai. 400 eta 500 pertsona artean behar dituzte ibilbidea betetzeko, baina zenbat eta jende gehiago, “hobe”. Baikor dago Sanz: ”Abenduaren 31ko ekitaldira espero genuen baino jende gehiago hurbildu zen. Hainbeste jende elkartu zela ikusita, giza katea egiteko hautua egin genuen”. Bestalde, gaur, hileko azkeneko ostirala da, eta ohi bezala, elkarretaratzeak egingo dituzte herri guztietan arratsean. Gaur, bereziki, gaixotasun larriak dituzten presoen egoera salatuko dute egingo dituzten mobiliza
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.