Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aitzol Gogorza aske uztea eskatu dute ehunka lagunek, giza katean

Iztietako anbulatorioaren eta presoaren gurasoen etxearen artean 'Aitzol askatu' lelodun bandera pasatu dute eskuz esku

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/06/27
Aitzol Gogorza giza katea

Gogorza-Otaegi familiaren etxean bukatu da giza katea.

“Aitzolen eta bere familiaren izenean, eskerrik asko. Horrelakoak ezin dira urrearekin pagatu”. Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen presoaren amaren hitzak dira, semearen askatasunaren eskatzeko aldarria bere etxera iritsi denean. Iztietako anbulatorioa eta Gaztaño lotu dituen giza katea osatu dute ehunka herritarrek, eta eskuz esku pasatu dute Gaixo larriak askatu. Aitzol etxera! leloa daraman bandera. Sarek deituta, Foru Plazara hurbiltzen hasi dira herritarrak, 12:30 inguruan. Bertan koloredun txartel bat hartu, eta 700 metroko ibilbideko zegokion tartera joan da bakoitza, musikak lagunduta. Suziri batek iragarri du ekitaldiaren hasiera. Iztietako anbulatorioan bi mediku izan dira bandera pasatzen lehenak, eta eskuz esku joan da Oiartzun ibaiaren ertzetik, Koldo Mitxelena ikastetxearen ondotik, Foru Plaza zeharkatuz eta Pablo Iglesias hiribidea igoz, trenbidea pasatuta eta Gaztañoko zuzenean barrena. Banderak Gogorzaren gurasoen etxea iritsi du 40 minuturen ondoren. Lekukoa hartzen azkenak Jose Luis Gogorza eta Arantxa Otaegi presoaren gurasoak izan dira, eta Aitzolen anaia Iñaki eta Gotzonek igo du etxera. Beste suziri batek bukatutzat eman du giza katea.

“Hil ala biziko egoera”

Foru Plazara hurbildu dira, katearen bi muturretan eta tartean zeuden herritarrak, eta han ekitaldi txiki bat egin dute. Hitza hartu du Julen Mendoza alkateak, eta Gogorzaren kasuak udalean duen ibilbidea laburbildu du. Gogorarazi du preso gaixoen jaioterrietako alkateen batzordea izan zela. Gainera, Udalbatzak presoaren gaineko mozioa gehiengo osoz onartu zuela aipatu du. Mozio horri jarraituz, alkatea bera eta Aintzane Intxausti psikiatra Eusko Legebiltzarrean izan ziren presoaren egoeraren berri ematen. “Egunero entzuten dugu Aitzolen egoera zein den”, esan du alkateak, “baina psikiatraren eskutik entzuteak zirrara handiagoa sortzen du: Gogorra da esatea, baina egoera hil ala bizikoa da”. Gaineratu duenez, “herriak, duintasunagatik eta bakegintzagatik, ezin dugu egoera hori onartu”. Gogorza aske uzteko lanean jarraituko dutela iragarri du, eta “Aitzol etxera!” oihukatu du kioskotik jaitsi baino lehen. Alkatearen hitzen ondoren, Arrate Arozenak, gitarra eskuan hartuta, abesti bat eskaini dio presoari. Sareko partaide Maialen Arenaza eta Arrate Manzisidor igo dira, euskaraz eta gazteleraz, antolatzaileen izenean testu bat irakurtzera. Sare orain dela urtebete inguru sortu zela gogorarazi dute, “presoen eskubideen defentsan aritzeko. Urraketak egitate bat direnez, horiek salatzen jarraitzen dugu”. Horrela, gaurko giza katean “ideologia ezberdinetako ehunka pertsonek” Gogorzaren egoera salatu dutela nabarmendu dute, eta bere kasuaz gain, honako egoeran daudenak askatzeko galdegin dute: “Dispertsioa, larri gaixo dauden presoak, hiru laurdenak beteak dituztenak eta 70 urtetik gora dituztenenak”. Dei egin dute “denen artean urraketekin bukatzea, eta presoek euren eskubideak aitortuta izateko” lan egitea. [nggallery id=97]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.