Azabaratza kontsumo taldeak denboraldi berria hasiko du, eta izena eman daiteke jada. Kalitatezko jaki ekologikoak erosten dizkiete ekoizleei
Jaki ekologikoak erosten dituzte Azabaratzan
Errenteria-Oreretako Azabaratza kontsumo taldeak denboraldi berria hasiko du, eta izena eman nahi dutenek orain dute aukera. Horretarako, 635 75 65 61 telefono zenbakira (Leogatik galdetu) edo
azabaratza@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar da.
Ekoizleei zuzenean erosten dizkiete produktuak, inolako bitartekaririk gabe. Barazkiak, arrautzak eta ogia eskuratzen dituzte, kalitatezkoak eta modu ekologikoan landutakoak. Azabaratzak adierazi duenez, modu horretan, ekoizleen lana aitortzen dute, eta bizimodua aurrera ateratzen laguntzen diete.