Ostiralean ukendu eta sendabelarrei buruz ariko dira Urdabururen egoitzan, 17:00etatik 19:00etara.
Datorren ostiralean, uztailaren 3an, ukenduen tailerra egingo dute Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan, Oarsoirriak iniziatibak antolatuta. Bi ordu iraungo ditu, 17:00etatik 19:00etara. Amona eta aitonek erabiltzen zituzten ukendu eta sendabelarrei buruz ariko dira. Familia guztiarentzako zabalik dago ikastaroa.
Oarsoirriak-ek adierazi dutenez, norbaitek ukenduei buruzko ezagutzak baldin baditu, mezu bat idatzi behar da taldearen
e-posta helbidera. Helbide horretara bertara idatzi beharko dute parte hartu nahi dutenek, euren —eta haurraren— izena eta umearen adina jarri beharko dute.