Errenteriako Hiria Sari Nagusia-Arku Tiroko Ostadar txapelketa eta Gipuzkoako txapelketa egingo dute larunbatean egingo dute Beraungo zelaian.
Ostadarreko arku tiratzaileak
Ostadar Arku Tiro Elkarteak Errenteriako Hiria Sari Nagusia-Arku Tiroko Ostadar txapelketaren laugarren ekitaldia antolatu du, baita Gipuzkoako Txapelketa ere. Bi modalitate lehiatuko dituzte: arku biribildua eta arku konposatua. Kadeteek, juniorrek, seniorrek eta beteranoek hartuko dute parte, neska zein mutilek.
Txapelketak Beraungo Mikel Odriozola estadioan jokatuko dituzte. Egun osoan ariko dira azkonak ituan ematen saiatzen, 09:00etan hasi eta hamabi ordu iraungo ditu. Hala ere, arkuarekin probatu nahi dutenek, 11:30etik 13:00etara aritzeko aukera izango dute. Ostadar elkarteko tiratzaile eta begiraleek emango dizkiete argibideak.