Iñigo Legorburuk 'Twin Peaks' telesaila hartu du oinarri, eta 'Laura Palmerrek erail ninduen' poema sorta aurkeztu zuen.

Iñigo Legorburu, poema sortarekin
Pasa den astean ezagutarazi zituzten XXI. Ermua Hiria literatura lehiaketako irabazleak, eta poesia alorrean Iñigo Legorburu errenteriarra nagusitu da. Ermuko Udalak eta udal liburutegiak antolatzen dute saria, eta aurtengo gaia intriga izan da. Legorburuk, bere lana egiteko,
Twin Peaks telesaila hartu zuen oinarri, eta Laura Palmerrek erail ninduen poema sorta aurkeztu zuen. Errenteriarrak 400 euro poltsikoratu ditu.
Epaile lanetan Leire Narbaiza Ermuko Udal Euskaltegiko irakaslea, Fernando Aranberri euskara teknikaria eta Sara Gago liburutegiko arduraduna aritu dira. Narratiba alorrean, Gotzon Hermosilla gailendu da,
Gaur galtzea tokatzen da ipuinarekin.