Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ehunka lagunek eskatu dute atxilotuak aske uztea

Xabier Goienetxea eta gainontzeko atxilotuei sostengua eman zieten atzo Errenteria-Oreretan. Polizia operazioa "bake prozesuaren kontrakotzat" jo dute.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/07/09
Goienetxea eta gainontzekoak askatzeko manifestazioa

Ehunka lagunek bat egin zuten manifestazioan

Asteartean atxilotu zituzten Xabier Goienetxea eta beste lau lagunen —bosgarren bat duela gutxi atxilotu dute— kontrako polizia operazioa salatze aldera, ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean, Herriko Plazan. 20:00ak pasatxo zirela atera ziren bertatik, Erdiguneko zein Iztietako kaleak zeharkatuta, abiapuntura itzuli ziren. Bertan jakinarazi zutenez, arratsaldean Goienetxearen senideak Baionako polizia etxera joan ziren, arropa ematera. Datozen orduetan atxilotuak Parisera eraman ditzakete, eta bertan larunbata iluntzera gauera arte eduki ditzakete. Egoeraren berri eman ondoren, irakurketa politikoa egin zuen ezker abertzaleko kide batek. Horrela, gogorarazi zuen Xabier Goienetxeak duela zazpi urte utzi behar izan zuela jaioterria: “Torturatua izatearen beldurrez, eta horrek dakartzan ondorioei aurre egin ezinda, Oreretatik ihes egitea erabaki zuen Goienek”. Ortzaizeko atxiloketak Espainiako gobernuaren “erantzukizuna” direla salatu zuen, eta ekainaren 11n Parisen egin zuten bakearen gaineko konferentziarekin lotu zituen Oreretako ezker abertzaleak: “Bake prozesuaren kontrako eraso zuzenak dira, inongo zalantzarik gabe”. Atxiloketak salatzeaz gain, elkartasuna adieraztera joan ziren herritarren kontra poliziak izandako jarrera ere gaitzetsi dute. “Horrelako polizia erasoek ez daramate inora; Euskal Herriak behar eta nahi duen, eta garatzen ari den bake prozesuaren aldeko bideari oztopoak jartzen dizkiote”. Gogorarazi zuenez, ETAk prozesuarekiko “konpromiso eta borondatea” du, “eta azkeneraino eramateko urratsak eman ditu, eta horretan jarraituko duela. ETAk berak behin eta berriro dei egin die bi estatuetako gobernuei armagabetze eskema bat adosteko”. Madrilek eta Parisek, ordea, “entzungor” egin diete eskaera horri, “ematen dakiten erantzun bakarra emanez”. Goienetxea zein beste atxilotuen familia eta lagunei elkartasuna adierazi ondoren, iragarri zuen mobilizazioek jarraituko dutela, atxilotuak epailearen aurretik pasatu arte. Gaurko deialdia Herriko Plazan izango da, 20:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.