Datorren asteburuan ospatuko dituzte Gabierrotako jaiak

Ostiral goizean hasiko dira auzoko jaiak, eta, ohi bezala, adin guztietarako pertsonen gozagarri izango diren ekitaldiak prestatu dituzte.

Gabierrotako jaiak

Aurten ere, buruhandiek bizkarrak berotuko dituzte

Datorren asteburuan ospatuko dituzte Gabierrotako jaiak, eta auzoko jai batzordeak egitarau zabala prestatu du, adin guztiei begirakoa. Uztaila izanik, haurrak oporretan daudelako, goizean hasiko dira. Honakoa da prestatu duten egitaraua: Ostirala, hilak 17
  • 9:00etan: Jai bilera 2016koak prestatzeko.
  • 10:00etan: Txupitxiki eta jai hasiera. Aurten pregoia Rita… Barberak emango du, euskarara caloret ospetsu hura ekarriz.
  • 11:00etan: Txikientzat haur jokoak. Pokerra, petanka eta kinitoa, besteak beste. Oharra: Erretiratuek ere parte hartuko ahal dute. Babeslea: Plazaola Expedition.
  • 16:00etan: Aparra.
  • 16:30ean: Karaokea. Babeslea: Zubia taberna.
  • 17:00etan: Haurrentzako askaria. Babeslea: Pizza Sprint.
  • 18:00etan: Haurrentzako emanaldia Blankotxo pailazoaren eskutik.
  • 20:00etan: Txupinathon, Zo-Zongo batukadak lagunduta, eta sardina jatea. Babeslea: Bi-Errota.
  • 22:00etan: Eurekaren esktuika musika emanaldia.
  • 23:00etan: Erritmoaren kalean jai berezia Abversiones taldearen eskutik.
  • 00:00etan: Gabierrota etorbidean, Inductions.
Larunbata, hilak 18
  • 10:00etan: Buruhandiak.
  • 10:30etan: 3×3 Txapelketa. 3X3 motako taula batean 1etik 9ra bitarteko zenbakiak jarriko dituzte, eta ilara bakoitzean, zutabeak eta diagonalak 15 batzeko.
  • 11:00etan Haurrentzako jokoak. Aurten haurrek parte hartuko duten tailerrak: Galdaragintza, zurgintza…
  • 14:00etan: Herri paella jatea, piramidean. Uriña Supermerkatuak babesturik.
  • 17:00etan: Aparra eta buruhandiak.
  • 17:30ean: Munduko Futbolin Txapelketa. Tejada tabernan.
  • 18:00etan: Inauterietako desfile handia. Kaos konpartsaren parte-hartzearekin, Donostiako inauterietan konpartsa handien bigarren saria lortu zuen. Dei egin dute herritarrei mozorrotu eta ikuskizunean parte-hartzeko. Desfilean auzoan zirkulazioa moztu egingo da. Babeslea: Venezia pizzeria.
  • 19:30etan: Zunbathon. Babesleak: Eroski eta Telleriko gurasoen elkartea.
  • 21:30ean: Capoeira, Asocciation Aboliçaorekin.
  • 22:30ean: GB Eventos Diskoteka Mugikorra.
  • 23:00etan: Danborrada.
  • 23:30ean: Zezen suzkoa.
Igandea, hilak 19
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.