
Saihesbidea eta Molinaoko industrialdea lotuko ditu errepide berriak
Pasai Antxon hasi dira saihesbidea eta Papineko industrialdea lotzeko errepide berria egiten. Aste honetan hasi dira hondeamakinak lanean.
Errepide berriak gaur egun Antxok bere erdigunetik pairatzen duen kamioien trafikoa saihestuko du.
Luze jo du denboran Papineko bide berrirako proiektuak. Donostiako Udalak lurrak liberatu eta desjabetu egin behar izan ditu proiektua aurrera ateratzeko, eta ondoren hainbat lur eremu kutsaduraz libratu, metal astunekin kutsatuta zeudelako.
Errepide berria egiteko zazpi hilabeteko epea aurreikusi dute.