"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Antxoko gazte asanbladak prest du San Fermin Txikietarako egitaraua

Larunbateko bazkarirako txartelak salgai daude Dani, Mimos, Kamio eta Izadi tabernetan

Antxon San Fermin txikietarako atzerako kontaketan ari dira. Jai egitaraua ixten goiztiarrenak PAGAkoak izan dira. Gazteek iragarri dutenez, larunbaterako bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte jada Dani, Mimos, Kamio eta Izadi tabernetan. Ostiralera arte izango da txartelak erostekoa aukera, 8 euroren truke. Bazkaldu ondoren Marealtan egingo dituzten jolasak izango dira aurtengo San Fermin Txiki jaietako egitarauan berritasun nagusiena. Ostiralerako, berriz, sobakillo afaria, bingoa, eta gau olinpikoa antolatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.