"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Hondakin organikoa konposta bihurtu da

Konposta ateratzearekin batera Konpostaren Festa antolatu dute, bestalde, hilaren 26rako Arretxeneeko konposta gunean

Auzokonposta

Auzokonposta

Urtebete pasa da Lezoko hainbat familik auzokonposta egiten hastea erabaki zutenetik, eta hondakin horiek konposta bihurtu dira. Konposta hori, auzokonposta egiten duten familien eskura jarriko ditu orain udalak, eta horretarako gaur dute izena emateko azken eguna. Horretarako, mezua bidali beharko dute edota 628 53 22 48 telefono zenbakira watsapa. Konposta lorategietako edota baratzetako ongarri gisa erabili dezakete, eta aholkularitza teknikoa auzokonposta egiten duten familiekin harremanetan jartzen ari da konposta erabili nahi duten edo udalari utzi nahi dioten galdetzeko. Konposta festa Konposta ateratzearekin batera Konpostaren Festa antolatu dute, bestalde, hilaren 26rako Arretxeneeko konposta gunean (musika eskolaren atzean). Festa 10:30ean hasiko da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera, eta saiakera berezia egin nahi dute antolatzaileek auzokonposta egiten duten familietako ordezkari bana biltzeko. Konposta nola ateratzen den erakutsiko dute jaian, eta horrekin batera, mokadutxoa hartzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Auzokonposta egiten duten  familia guztiei eskerrak eman dizkie udalak, “udalari bilketa kostuaren murrizketan laguntzeagatik, eta ingurumenari mesede egiteagatik”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.