"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Estereotipoak apurtu nahi ditu Marika Vilak

Marika Vilaren ilustrazioak ikusi ahal izango dira Xenpelar Etxean, gaurtik urriaren 8ra arte.

Marika Vilaren ilustrazio bat

Marika Vilaren ilustrazio bat

Marika Vilaren ilustrazioak ikusteko aukera izango da, gaurtik urriaren 8ra, Xenpelar Etxean. Marika (hori da bere izen artistikoa) ilustratzailea eta komikigilea da, eta horietan genero ikuspegia lantzen du. Atzera begirakoa da osatu duten erakusketa (Marika Vila: Emakume ahotsa estereotipoak apurtzen), eta kronologikoa. Bertan, topikoen urraketa etengabe ageri da. Hain zuzen, urriaren 8an egilea bera egongo da erakusketan, Skolastikako Josune Muñozekin batera. Bisita gidatua egingo dute, 18:30etik aurrera. Marikak prestakuntza zabala dauka genero ikasketetan, eta era berean, prestakuntza hori ilustratzaile, komikigile eta argitalpenen koordinatzaile, erakusketen komisario eta emakumeen eta komikiaren munduko hizlari eta ikertzaile egindako ibilbide profesionalari batzen zaio. Maskulinoa den diskurtso nagusiaren kontrapuntua da Marikaren lana. Oreka bilatu nahi du, eta horretarako, emakumeen ahalduntzea beharrezkoa dela iritzi dio.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.