"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Harreman konpromisoa sakondu dute Zazpiak Bat egunean

Joan den larunbatean Zazpiak Bat eguna egin zuten Zuberoako Basaburua eskualdean dagoen Aloze herrian. Oiartzundik bi autobus abiatu ziren

Zazpiak Bat eguna Alozen 2015

Zazpiak Bat eguna Alozen

Joan den larunbatean Zazpiak Bat eguna egin zuten Zuberoako Basaburua eskualdean dagoen Aloze herrian. Oiartzundik bi autobus abiatu ziren, Haurtzaro Ikastolako 40 guraso euren seme-alabekin hainbat herritar eta udal ordezkariekin batera. Goizean ongi etorria egin zieten xiberutarrek eta ikastola berria ikustera joan ziren eta bertako alkate eta ikastolako arduradunen azalpenak entzun zituzten oiartzuarrek. Gero bazkaria izan zuten eta Bakuna Show taldearen ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten. Sorkunde Lekuona Haurtzaro Ikastolako zuzendariaren hitzetan horrelako ekimenak “gure herriaren etorkizunari begira ezinbestekoak dira lurraldetasuna lantzen hasteko”. Hasierako garaietatik gaurkora arte “aldaketa nabaria” eman da: “Gurasoen aldetik halako irekitasuna, prestutasun bat sumatzen dut elkarrekin lan egiterakoan, hizkerari beldurrik gabe eta ulertzen ez dituzten hitzak elkarri galdetuz… jakitun direlako harremanetik hasten dela nazio baten eraikuntza eta ze garrantzia duen egiten ari diren ahaleginak”. Anne Marie Alozeko guraso eta elkarretaratze ekimenaren arduradunaren iritziz, “elkarretaratzeak ekarri digun onuretakoa da beste probintziako herrien ezagutza eta horrek baditu ondorioak, adibidez, orain ikastolako etxeko zenbait erreski joaiten dira oporretara Gipuzkoara edo beste probintzietara”. Zazpi urteko harremana Zazpiak Bat harreman sarea sortu zenetik zazpi urte pasatu dira. Oarsoaldeko eta zuberotar erkideen arteko elkarlana bultzatu asmoz eta giza-baliabideez edo ekonomikoki lagundu asmoz behar den heinean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.