"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Platako Farolara igoera, larunbatean

San Pedro Txikien testuinguruan lehiatuko da herri lasterketa

Platako Farolako Igoeran, iazko irabazleak

Platako Farolako Igoeran, iazko irabazleak

Larunbatean jokatuko da San Pedron Platako Farolaren Igoeraren XV. aldia. 17:30ean abiatuko da lasterketa, frontoitik. Izena eman nahi dutenek  hainbat aukera dituzte: Internetez, edota Donostiako U51 eta Laister Kirolak dendetara jotzea. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera. Proba hasteko 20 minuturen faltan itxiko dute inskripzioa. Sariak Sailkatutako lehengo bost emakume eta gizonentzat sariak banatuko dituzte; lehengo pasaitarra ere sarituko dute eta baita Klub Atletiko Trintxerpeko –talde antolatzailea– korrikalari azkarrena ere. Larunbatean San Pedron lehiatuko dena Challege Gipuzkoako azken aurreko lasterketa izango da. Challeng-a urriaren 12an bukatuko da, Martuteneko jaien barruan antolatuko duten herri lasterketarekin.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.