"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Txost taldeak Txapeldunen Ligan jokatuko du, Herbehereetan

Bote luzeko txapelketa izango da eta beste zazpi talderekin arituko da; asteburu bakarra irauten du txapelketak

Txost eta aldundia

Txostekoak aldundiko Goizane Alvarezekin eta udaleko Enekoitz Marcosekin

Oiartzungo Txost Pilota Taldea bote luzeko Txapeldunen Ligan arituko da asteburu honetan. Aurten Franekerren (Herbehereak) jokatuko dute CIBJ-k (Confederation Internationale Jeu e Bale) antolatzen duen Llargues txapelketa. Txostez gain, beste zazpi taldek hartuko dute parte: Belgikako Kersken (2014ko txapelduna) eta Baasrode, Herbeheretako Team NL1, Team NL2 eta Team Teunie, Valentziako Agost eta Frantziako Maubeuge. Kanporaketak hilaren 26an jokatuko dituzte eta final aurrekoak eta finala hilaren 27an. Urtero jokatzen da Llargues Txapeldunen Liga, astebukaera batean. Bertan taldeak aritzen dira eta ez selekzio nazionalak. Antolatzaileek Txost taldearen lana baloratu du eta parte hartzeko aukera zabaldu zion. Aukera hori baliatuz, Txostek Oiartzungo Udalaren, CIBJren eta pilotarien laguntzarekin Franekerrera joateko erronkari erantzungo dio. Hurrengo urtean Euskal Herrian jokatuko da Txapeldunen Liga. Aldundia ere laguntzaile Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroletako zuzendari Goizane Alvarez Oiartzunen izan da eta aldundiak Txost lagunduko duela adierazi du. “Kirol tradizionalak bultzatu behar dira, gure kulturaren parte direlako eta kirol horiek praktikatzen dituzten hainbat herrirekin harremanetan jartzen gaituztelako”, esan du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.