"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ateak zabalik ditu Orratx Antzerki taldeak

Hemezortzi urtetik gorakoa izatea eta euskaraz hitz egitea dira Orratx Antzerki taldeko kidea izateko bete behar diren baldintza bakarrak. Orratx Txiki ere harrobia sendotzeko lanetan dabil.

Orratx! antzerki taldeko kideak

Orratx! antzerki taldeko kideak

Antzerkia egin nahi duen orok Orratx Antzerki Taldean sartzeko aukera du. Horretarako urriaren 1ean Gezala Auditoriumera jo beharko dute interesdunek 20:15etatik 21:15etara bitartean, edo mezua bidali antzerki taldearen posta elektronikora. Hemezortzi urtetik gorakoa izatea eta euskaraz hitz egitea dira Orratx Antzerki taldeko kidea izateko bete behar diren baldintza bakarrak. Antzerkigile bila dabilen bakarra ez da Orratx antzerki taldea, Orratx Txiki ere harrobia sendotzeko lanetan dabil, eta bertan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoei begira ere zabaldu du izena emateko epea urriaren 1etik 9ra bitartean. 9-11 urte arteko haurrei zuzenduta dago urriaren 16an hasi eta ekainaren 17an amaituko den antzerki tailerra. Tailer horrek 15 euro balio ditu hilean. Interesdunek 647 27 55 26 telefono zenbakira deitu edota posta elektronikora mezua bidali beharko dute izena emateko.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.