"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Nafarroa Oinezera, oinez

Errenteria-Oreretatik Elizondora, Nafarroa Oinezera, oinez joateko erronka bota du Saretuzek.

Egitasmoarekin bat egin duten kideak, atzoko agerraldian

Egitasmoarekin bat egin duten kideak, atzoko agerraldian

Saretuzek erronka bota du. Iaz Nafarroa Oinezera oinez joan ziren Errenteria-Oreretatik, eta aurten berriro egin nahi dute gauza bera: oinez joango dira Elizondora, han ospatuko baita Nafarroako ikastolen festa. Joan den urtean Nafarroako ikastolen egoera arintzeko premia ikusi zuten, eta hortik abiatuta, “marra zuzen bat” marraztu zuten Errenteria-Oreretik Zangotzaraino, iaz han ospatu baitzen Nafarroa Oinez. Aurten ere mendiz mendi ibiliz, “elkartasun motxila” eramango dute Elizondoraino. Urriaren 18an izango da Nafarroa Oinez, eta aurreko egunean, 17an, jarriko dira martxan. 07:45ean, Urdaburun. Aurretik izena eman behar da, eta horretarako Urdaburutik pasatu beharko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.