Pasaiako 34. Umorezko Antzerki jardunaldien barruan sei antzezlan programatu dituzte
Santi Ugalde eta Maribel Salas, Trapu Zaharra konpainiaren ‘La Conga’ antzezlaneko protagonistak
Pasaiako urriko kultur programazioan klasiko bat da jada. Umorezko antzerki jardunaldiek 34. aldia dute aurten. Urtero legez, pasaitarrak antzokietara erakartzeko asmoz, bi asteburuetan zehar, umorea osagai nagusia duten antzezlanak programatu dituzte.
Ostiralean hasiko dira jardunaldiak (hilak 16) eta ikasleentzat programatutako
Kibubu antzezlanarekin. Errespetua eta askatasunaren inguruko ikuskizuna taularatuko du Marie de Jongh-ek eskolako haurrentzat.
Larunbatean (hilak 17) San Pedrotik Antxora egingo dute jauzi jardunaldiek. Trapu Zaharra konpainiak
La Conga taularatuko du kultur etxean. Santi Ugaldek eta Maribel Salasek ditu protagonista aipatu antzezlanak. Salasek, egun eta toki berean bakarrizketa bat ere aurkeztuko du,
No os lo vais a creer izenburupean.
Igandean kabaret musikalaren txanda izango da. San Pedroko udal aretoan,
Proyecto pedigri aurkeztuko du Mstalla taldeak. Lau emakume “
gaindotatuen” istorioa kontatzen du antzezlanak.
Bigarren asteburuan, Trintxerpen hasi
Lan egunetan atseden hartu ondoren, Trintxerpeko alkateordetzara itzuliko da antzerki eskaintza, hilaren 23an. La liquida antzerki konpainiak
¡OH Vino! ikuskizuna eramango du oholtza gainera datorren asteko ostiralean.
Hilaren 24ean, larunbata, Antxora itzuliko dira jardunaldiak. Nano Cabaret taularatuko dute bertan Maxi Mendiak eta Natalia Calderonek. Abestiak, umorea eta sentimen handia uztartzen dituen antzezlana agindu dute antolatzaileek.
San Pedron bukatuko dira umorezko antzerki jardunaldiak, hilaren 25ean, Txalo konpainiaren
Datorren urtean hobeto antzezlanarekin. Iraitz Lizarraga, Ainhoa Garai eta Itziar Urretabizkaia dira antzezleak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Egitaraua