Xabier Olaskoaga plazan egingo dute rock bandaren kontzertua 20:30etatik aurrera.
EMKEren bandaren kontzertua Koldo Mitxelenan
Errenteria Musikal Kultur Elkarteko bandak proposamen berritzailea egingo die errenteriarrei larunbatean. Izan ere ohiko doinuak alde batera utzita, rock banda bihurtuko da. EMKE Musika Bandarekin batera, Luis Mari Moreno
Piratak ahotsa jarriko du, Igor Telletxeak baxua joko du, Javi Areak bateria, Sergio Callejak gitarra, eta Koldo Tarragonak teklatuak.
Xabier Olaskoaga plazan egingo dute rock bandaren kontzertua 20:30etatik aurrera Carlos Rodiguezen zuzendaritzapean.