Ikuskariak ordubeteko bisita egingo du, 16:15etik 17:15era eta baratzen egoeraren jarraipena eta erabiltzaileen zalantzak argituko ditu.
Xabier Olaskoaga plazan egingo dute rock bandaren kontzertua 20:30etatik aurrera.
Hiru egunetan, hainbat etapa eginaz, Elkartasun Motxila eramango dute Saretuz proiektuko kideek igandeko Nafarroa Oinezera. Bihar hasiko da martxa, hainbat eragileren partaidetzarekin.
Sinadura bilketa abiatuko du Lezoko Hezkuntza Bilguneak, eta nazio mailako deialdia ere luzatu du gaurko agerraldian azaro amaieran hezkuntza propioaren Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko.
Skate zaleek Hirigintzatik egin den zirriborroa aldatzeko aukera izango dute eta azken proiektua lehiaketara aterako da.
Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea ireki du udalak. Ordainketako azken zatia izango da oraingoa.
Atzo arratsaldean irten zen JuanCarlos Estevez Paz Melli euskal presoa Castelloko espetxetik