Skate zaleek Hirigintzatik egin den zirriborroa aldatzeko aukera izango dute eta azken proiektua lehiaketara aterako da.
Skate parkea diseinatzeko batzarretako bat
Gaetxe eremuan eraikiko dute sakte parkearen proiektuan hainbat aldaketa izan direla eta, Oiartzungo Udalak bilera egin zuen skatezaleekin asteartean.
Hasiera batean udazken honetarako egina egongo zela aurreikusi bazuten ere, hainbat faktorek eragin dute. Tartean hauteskundeak izan dira eta Gobernu Talde berriak gaiaren jakinaren gainean jarri behar zuen. Aldaketa horrek diru partida handitzea ekarri du. Orain skatezaleek hirigintzatik egin den zirriborroa aldatzeko aukera izango dute eta azken proiektua lehiaketara aterako dute. Urte bukaeran zein enpresak egingo duen jakingo da eta martxoaren bukaerarako skate parkea egina egongo dela aurreikusten dute.