"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Trafiko aldaketak eta autobus zerbitzu bereziak, Domu Santu Egunaren harira

Hilerrira doan autobus zerbitzu berezia ere izango da.

Domu Santu Eguna dela eta, trafiko aldaketak eta autobus zerbitzu bereziak izago direla jakinarazi du udaltzaingoak. Trafikoa eta aparkalekua bideratzea dela neurrien helburua eta horrenbestez, ostirala hilaren 30etik azaroaren 1a arte Egiburuberriko Industrialderako sarbidean, bideetako bat hilerrira doazen autoak bertan aparkatzeko prestatuta utziko dutela esan dute. Autobus zerbitzua Hilerrira doan autobus zerbitzu berezia ere izango da. Xenpelarretik 09:15etik 13:15era eta 15:15etik 17:45era ordu erdiro irtengo da. Zentolengo hilerritik, berriz, 09:25etik 13:25era eta 15:15etik 17:55era ordu erdiro irtengo dira. Horrekin batera, U-7 autobus lineak igande eta jaiegunetako ohiko ordutegiekin eta ibilbideekin emango du zerbitzua. Xenpelarretik 10:50etik 14:50era eta 17:50etik 20:50era orduro izango da. Perurenatik, berriz, 11:10etik 14:10era eta 18:10etik 20:10era irtengo da orduro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.