Udalak "berdintasuna eta tratu ona" sustatzeko konpromisoa bere egin du
Azaroaren 25ean emakumearen aurkako indarkeria baztertzeko nazioarteko eguna dela-eta adierazpen instituzionala adostu dute talde guztiek
Bederatzi puntuko adierazpen bat adostu dute Pasaiako Udalean ordezkaritza duten talde guztiek, emakumearen aurkako indarkeria baztertzeko nazioarteko egunaren harira. Adierazpenean, bestea beste, udal politiketan berdintasun politikak sustatzeko konpromisoa hartu dute bere gain, baita tratu onaren aldeko lana hedatu, edota prebentzio kanpainak garatzeko konpromisoak ere. Bide batez, herritar guztiei eskatu diete “egunero-egunero berdintasunaren aldeko konpromiso pertsonala eta kolektiboak” hartzeko. Igandeko martxarekin bat Indarkeria matxista desagertzeko eskatuz iganderako Madrilen antolatutako martxarekin bat egin du Pasaiako Udalak, baita Emakumeen Mundu Martxarekin ere.