"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Lizarraldek eta Martin anai-arrebek lehen finalaurrekoa jokatuko dute

Igande honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako fasea hasiko da Zarautzen; irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.

Ander Lizarralde

Ander Lizarralde

Igande honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako fasea hasiko da Zarautzen. Sei bertsolari arituko dira, horien artean hiru oiartzuar: Ander Lizarralde, Alaia Martin eta Jon Martin. Aritzbatalde kiroldegian izango da saioa, 17:30etik aurrera. Zarauzko finalaurrekoan irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Donostiako Ilunben jokatuko den finalera. Finalaurrekoetako fasean honako lana egin beharko dute bertsolariek:
  • Binaka, gaia emanda, hamarreko handian, hiruna bertso.
  • Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
  • Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.