"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Haizeak zuhaitz bat bota duelako, Errenteria eta Lezo arteko errepidea moztuta dago

Errepidea moztuta dago (14:30ean). Aldundiko Bide Azpiegitura Saileko langileen zain daude zuhaitza kentzeko. Ez da ezbehar pertsonalik izan. Oarsoaldeko Hitza

Errepideko bi norabideak hartu ditu eroritako zuhaitzak

Errepideko bi norabideak hartu ditu eroritako zuhaitzak

Gaur (larunbata) 13:45 inguruan Errenteria eta Lezo arteko errepidean zuhaitz bat erori egin da haizeteagatik, Lezoko udalerriko lurretan. Horregatik, errepidea moztu egin dute Ertzaintzak eta Lezoko Udaltzaingoak. Ez da ezbehar pertsonalik izan. Kalteak, HITZAk jakin duenez, ez dira handiak ere. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura Saileko langileen zain daude zuhaitza kentzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.